Toponimia eta segurtasuna Gipuzkoako bidezidorren sarean batzen dira.

Caja Rural, 4 November 2022

Rural Kutxak finantzatutako egitasmo berri batek Gipuzkoako bidezidorren sareko balizak izenez eta zenbakiz identifikatuko ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak 30 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean, lankidetza hitzarmen baten bidez lurraldeko bidezidorren sarea arautu eta homologatuaz.

Lan horren emaitza da Gipuzkoako bost Naturgune Babestuak GR (Ibilbide Handia) ibilbideen bidez lotzen dituen “GR2016 Bidezidorren Sarea”. Gainera, parke natural bakoitzak bere PR (Ibilbide Txikia) eta SL (Tokiko Bidezidorra) bidezidorren sarea du, ibiltaria parkeko bidezidorretan segurtasun osoz sartu ahal izateko.

Gaur egun, Gipuzkoako bidezidorren sare osoan seinaleztapen bertikaleko 500 zutoin inguru daude. Hasieratik eta helburua lortu arte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarrekin garatutako ekimen honen bidez, zutoin bakoitzean toponimo bat eta zenbakizko kode bat dituen plaka bat jarri nahi da, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin adosturikoa. Hori guztia Rural Kutxarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bitartez bideratu da, bere gizarte-ekintzaren bidez eta ingurumenarekiko eta tokiko garapenarekiko duen konpromisoari esker, Gipuzkoako bidezidorren sarea hobetzeko ekimen garrantzitsu honen lehen zatia garatzea ahalbidetuz.

Gipuzkoako mendietako jarduera askotan istripuak izaten dira ezinbestean eta erreskate-taldeen erantzun azkarra ezinbestekoa izan daiteke batzuetan. Hori ahalbidetzeko, arazoak dituen pertsonak bere kokapen zehatza jakinarazi behar du. Ekimen honen bidez, larrialdi-zerbitzuen lana erraztu nahi da.

Bestalde, toponimia toki bateko kulturaren, ohituren eta gertaera historikoen adierazpen bizia da. Ez dira gailurrak berezko izena duten bakarrak. Iturriak, haranak, belardiak edo saroiak, denek dute bere izena, edo behintzat, bazituzten. Batzuk oraindik erabiltzen dira, beste batzuk okerrak dira eta beste batzuk berreskuratzeke daude. Oso garrantzitsua da toponimia zaintzea, babestea eta datozen belaunaldiei behar bezala helaraztea.

Proiektu honen garapenaren lehen urrats gisa Aralarreko Parke Naturala aukeratu da. Gaur egun, parkeak 280 km-ko bidezidor sarea du. Urtea amaitu baino lehen, 58 plaka jarriko dira bidezidor horietako bidegurutzeetako zutoinetan.

Ekimena ikusarazteko, azaroaren 5erako “auzolan” jardunaldi bat antolatu da, eta bertan kreditu-kooperatibako bolondresek parte hartuko dute. Egun horretan, Lizarrustitik Larraitzera oinez joango gara, plaka horietako batzuk bidean aurkituko ditugun zutoinetan jartzeko asmoarekin.

Azken finean, ekimen honek lekuen izenak nabarmendu, berreskuratu eta jaso nahi ditu. Gainera, segurtasun-arloan plus garrantzitsu bat emateaz gain, elkartasunean egingo da, guztiok baitugu gure kultura eta ondarea zaindu eta babesteko betebeharra.

Toponimia y seguridad se aúnan en la red de senderos de Gipuzkoa.

Un nuevo proyecto, financiado por Rural Kutxa, identificará las balizas de la red de senderos de Gipuzkoa con nombre y número

La Diputación Foral de Gipuzkoa y la Federación Guipuzcoana de Montaña llevan más de 30 años trabajando juntas en un convenio de colaboración para la regulación y homologación de la red de senderos del territorio.

Fruto de este trabajo es la “Red de Senderos GR2016” que enlaza los cinco Espacios Naturales Protegidos de Gipuzkoa, a través de recorridos GR (Gran Recorrido). Además, cada parque natural tiene su propia red de senderos PR (Pequeño Recorrido) y SL (Sendero Local) para que el caminante se pueda adentrar en los senderos del parque con total seguridad.

Actualmente, en toda la red de senderos de Gipuzkoa existen cerca de 500 postes de señalización vertical. Mediante esta iniciativa desarrollada conjuntamente entre la Gipuzkoako Foru Aldundia y la Gipuzkoako Mendizale Federazioa, desde sus inicios y hasta su consecución final, se pretende colocar una placa con un topónimo y un código numérico, previamente acordados con el Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco, en cada poste. Todo ello, gracias a un convenio de colaboración formalizado con Rural Kutxa, que a través de su acción social y dado su compromiso con el medioambiente y el desarrollo local, ha permitido desarrollar la primera parte de este ambicioso proyecto de mejora de la red de senderos de Gipuzkoa.

Muchas de las actividades en los montes de Gipuzkoa se ven inevitablemente afectadas por accidentes y la rápida respuesta de los equipos de rescate puede ser a veces imprescindible. Para ello, la persona que se encuentre en problemas tiene que comunicar su ubicación exacta. Con esta iniciativa se pretende facilitar la labor de los servicios de emergencia.

Por otra parte, y no menos importante, la toponimia es la expresión viva de la cultura, costumbres y acontecimientos históricos de un lugar. No solo las cumbres tienen nombre propio. Fuentes, valles, prados o majadas, todo tiene su propio nombre, o por lo menos, lo tenía. Algunos nombres todavía en uso, otros incorrectos y otros por recuperar. Es muy importante cuidar, proteger y transmitir adecuadamente la toponimia a las generaciones venideras.

Como primer hito en el desarrollo de este proyecto se ha escogido el Parque Natural de Aralar. En la actualidad, este parque cuenta con una red de senderos de 280 km. Antes de fin de año, se van a colocar 58 placas en los postes de los cruces de estos senderos.

Par dar visibilidad a la iniciativa, se ha programado una jornada de “auzolan” que tendrá lugar el día 5 de noviembre y en la que participarán voluntarios de la cooperativa de crédito. Ese día, caminaremos desde Lizarrusti a Larraitz, para colocar algunas de estas placas en los postes que encontraremos en el camino.

En definitiva, este proyecto pretende resaltar, recuperar y preservar los nombres de los lugares. Además, darle un importante plus en materia de seguridad y hacerlo en colectividad, porque todos tenemos el deber de cuidar y preservar nuestra cultura y patrimonio.