Rural Kutxak Behobia- San Sebastián lasterketarekin hitzarmena berriztu du

Caja Rural de Navarra, 3 August 2021

Rural Kutxak hitzarmena berritu du Fortuna Kirol Elkartearekin eta, hortaz, 17 ediziotan jarraian lagunduko dio Behobia-San Sebastián lasterketari. Aurten Rural Kutxa izango da babesle nagusia eta, beste behin ere, hurbiltasun eta kirolaren aldeko apustua egingo du, beste balio batzuen artean. Gainera, laguntza lasterkari guztientzat zabaldu nahi du; horretarako, Rural Kutxako bezeroei eta bezero berriei Behobia Birtualaren dortsala erabat doan eskaini eta Behobiaren dortsalaren % 50 itzuliko die.

Raúl Santos Martínezek, Rural Kutxako marketin-zuzendariak, eta Enrique Cifuentes Torresek, lasterketaren antolatzailea den Fortuna Kirol Elkarteko lehendakariak, sinatu dute hitzarmena. Rural Kutxatik nabarmendu nahi dugu 100 urte baino gehiagoko historia duen lasterketa enblematiko honen alde egin dugun apustua.

Behobia-San Sebastián lasterketarako izen-emateak zabalik daude dagoeneko, eta lasterketaren webgunean eskuratu daitezke. Lasterketa, printzipioz, azaroaren 14an egingo da, ohiko formatuan. Egoerak utziko ez balu, 2022ko otsailera aldatuko da lasterketa.

Rural Kutxak sustapen nabarmena eskaintzen du lasterkari guztientzat. Presta zaitez 2021 Behobiaz gozatzeko!