Rural Kutxa eta KONFEKOOPek Euskadiko Kooperatibei laguntzeko hitzarmena sinatu dute

Caja Rural de Navarra, 14 June 2021

Akordioak abantaila sorta bat jasotzen du, bai Kooperatiba elkartuentzat, bai kooperatibetako bazkide eta langileentzat.

José Ramón Aragón Caja Rural de Navarrako Arabako arduradunak eta  Rosa Lavín KONFEKOOP- Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak Kooperatibak finantzatzeko akordioa sinatu dute asteazken honetan, ekainaren 9an. Hitzarmenak finantzaketa-lerroak ezartzen ditu lehentasunezko baldintzetan, bai KONFEKOOPeko kide diren kooperatibentzat, bai kooperatibetako bazkide eta langileentzat.

Caja Rural de Navarrak konpromisoa hartzen du kooperatibei aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko. Kasu zehatz bakoitzari egokitutako finantza-irtenbide lehiakorrenak bilatzeko.

Akordio hau finantza-kultura sustatzeko bi erakundeen helburuen barruan kokatzen da, besteren finantzaketa ona eskainik eta lehentasunezko baldintzetan, Euskadiren garapen ekonomiko eta industrialari laguntzeko lehentasunezko helburuarekin.