Oria ibaiaren jaitsiera 212 kilo zabor bilduaz amaitu dugu

CAJA RURAL / May 10, 2022 / Social

Begi Bistan enpresak diseinaturiko Behoria Garbia proiektua amaierara iritsi da. Proiektu hau gamifikazio tekniken bidez burutu da, non jolasaren eta gozamenaren bidez, ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatu nahi izan da: naturan eta naturaz gozatzearekin batera, hondakin-prebentzioan eragin eta ingurumen jasangarriago baten aldeko konpromisoan sakontzeko.

Gainera, Oria ibaiari balioa ematea ere izan da proiektuaren helburuetako bat, bere potentzialtasuna gizarteratuz, Orio eta Urola Kostatik haratago. Hala, martxoan eta apirilean zehar birziklapenarekin loturiko 3 erronka egin ostean, Oria ibaiko kayak-jaitsiera ikusgarriarekin emango zaio amaiera. Proiektuan parte hartu duten ikasle guztiek egingo dute Oria ibaiko jaitsiera kayaketan, bi egunetan banatuta: maiatzaren 9an eta 10ean.

Gaurko egunean, Maiatzak 9, Orioko Ikastola eta Durangoko Jesuitak izan ditugu Oria ibaian zehar kayak eta paddle-etan zaborra biltzen eta ingurumenaz gozatuz. Txokoalden (Usurbil) elkartu dira eta bertan uraren kalitatea neurtzeko proba batzuk egin dituzte gazte taldeek, AZTERTU programaren eskutik. Ondoren, azalpen bat izan ostean, aldatu eta uretara bota dira ikasleak Oriaren jaitsiera egiteko, Arraunetxen (Orio) bukatu arte. Lan paregabea egin dute ikasleek eta zabor kilo handiak atera dituzte uretatik. Behin jaitsiera bukatzean, Arraunetxen haien artelanak ikusteko aukera izan dute picnic txiki bat egin bitartean.

Proiektu hau Begi Bistan enpresak abiarazi du, Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesarekin. Urola Kostako Udal Elkartea laguntzaile izango dugu proiektu honetan eta Orioko eta Usurbilgo Udalek ekimenarekin kolaboratuko dute, baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren  AZTERTU programak.

Kanpo jarduerak  burutzeko Euskadiko Kanoe Federakuntzaren eta Surfrider Fundationen laguntza izango dugu.

El descenso del rio Oria finaliza con una recogida de 212 kg de basuras

 El proyecto Behoria Garbia, diseñado por la empresa Begi Bistan, ha llegado a su fin. Este proyecto se ha llevado a cabo mediante técnicas de gamificación, en las que a través del juego y el disfrute se ha querido fomentar la sensibilización medioambiental: a la vez que el disfrute de la naturaleza, incidir en la prevención de residuos y profundizar en el compromiso por un medio ambiente más sostenible.

Además, la puesta en valor del río Oria también ha sido uno de los objetivos del proyecto, ya que se ha pretendido socializar su potencialidad, más allá de Orio y Urola Kosta. Así, tras realizar 3 retos relacionados con el reciclaje durante los meses de marzo y abril, se cerrará con la espectacular bajada en kayak del río Oria. Todos los alumnos y alumnas que han participado en el proyecto realizarán la bajada del río Oria en kayak, los días 9 y 10 de mayo.

Hoy, 9 de mayo, la Ikastola de Orio y los Jesuitas de Durango han recorrido el río Oria recogiendo basura en kayak y paddles y a la vez disfrutando del medio ambiente. Se han reunido en Txokoalde (Usurbil), donde grupos de jóvenes han realizado unas pruebas para medir la calidad del agua, de la mano del programa AZTERTU. Posteriormente, tras una explicación, se han lanzado al agua para realizar el descenso del Oria hasta finalizar en Arraunetxe (Orio). El alumnado ha realizado un trabajo único y han sacado grandes kilos de basura desde el agua. Una vez finalizado el descenso, han podido ver sus obras mientras en Arraunetxe, mientras realizaban un pequeño picnic.

Este proyecto ha sido lanzado por la empresa Begi Bistan con el patrocinio de la Obra Social de Caja Rural. Urola Kostako Udal Elkartea colaborará en este proyecto y los Ayuntamientos de Orio y Usurbil colaborarán con la iniciativa, así como los programas AZTERTU del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco.

Contaremos con la colaboración de la Federación Vasca  de Piragüismo y Surfrider Fundation para la realización de actividades externas.