“Impulso Emprendedor” izeneko bederatzigarren edizioan parte hartzeko guztira, sei proiektu hautatu dira. Programa hori Nafarroako Gobernuak sustatzen du, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa sozietate publikoaren bidez (CEIN), Foru Komunitatean enpresa berritzaileak sortzen laguntzeko. Gaur goizean egin dute iragarpena, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari eta CEINeko presidentea den Mikel Irujok parte hartu duen ekitaldian.