Deusto Business School, Fundación Antonio Aranzabal y Rural Kutxa, presentan un programa de apoyo al talento joven y a las empresas familiares de Gipuzkoa

Caja Rural, 13 April 2022
  • La iniciativa se enmarca entre las actividades de la Cátedra de Empresa Familiar, que promueven la Fundación y DBS.
  • Los jóvenes con formación, las empresas familiares competitivas y el territorio de Gipuzkoa, serán los principales beneficiados.
  • El programa se desarrollará gracias a la financiación y compromiso de Rural Kutxa, que apoya esta iniciativa a través de su acción social.

Donostia, lunes 11 de abril de 2022. A principios de 2022, el Observatorio Vasco de la Juventud comunicaba que “si comparamos la tasa de paro de la juventud menor de 30 años con la de la población general de Euskadi, vemos que las personas jóvenes soportan una tasa de paro siete puntos superior a la media (17,1 % entre las personas de 16 a 29 años y 9,9 % en la población general)”. Efectivamente este es un dato preocupante, más cuando además la probabilidad de tener un empleo temporal -respecto a indefinido- de las personas universitarias a los cinco años tras su graduación se sitúa en torno al 40% (Gorjón et al., 2022). En este contexto, muchos jóvenes pueden optar por abandonar sus casas y salir a otros destinos atraídos por expectativas profesionales más interesantes. La pregunta se impone: ¿tiene sentido la inversión en formación de nuestros jóvenes si al finalizar sus estudios este capital no se retiene en el territorio?

Más aún, nuestras empresas luchan por integrar talento en sus organizaciones. La tecnología es hoy un activo al alcance de muchos y es el factor humano en el que radica la competitividad de nuestras empresas. Sin creatividad, flexibilidad, implicación y liderazgo las organizaciones se debilitan, limitando su contribución al territorio, y esto va en perjuicio de todos. Por ello conviene plantear qué puede hacer el territorio en favor de sus empresas. Estudios realizados por la Cátedra de la Empresa Familiar -Fundación Antonio Aranzábal y Deusto Business School- muestran que uno de los factores que el territorio puede pulsar para anclar a las empresas familiares en el territorio es ayudarles a encontrar y retener talento (Martínez-Sanchís, Aragón, Iturrioz, 2021). “Si no cuidamos de las empresas familiares, si no valoramos el compromiso de las familias empresarias, corremos el riesgo de perder una parte fundamental de nuestro tejido empresarial” ha indicado Anton Aranzábal (Patrono de la Fundación Antonio Aranzábal).

Conscientes de que el problema del empleo es algo que nos afecta a todos y dentro de su estrategia de apoyo a la empresa familiar del territorio, Rural Kutxa, Fundación Antonio Aranzábal y Deusto Business School han firmado hoy, en el campus de la Universidad de Deusto en San Sebastián, un acuerdo para desarrollar el proyecto piloto Programa de Prácticas Empresa Familiar y Talento (PREFYT). Este programa tiene por objetivo conectar el talento joven con las empresas familiares del territorio. Con ello, las instituciones firmantes aspiran a retener el talento en un momento temprano, incorporándolo a proyectos estratégicos de empresas familiares del territorio, evitando de esta manera que estas personas altamente formadas obvien oportunidades atractivas que hay en nuestro entorno por ignorarlas. “Fomentando el emprendimiento e intraemprendimiento, así como la retención de capital humano en el territorio, contribuimos al bienestar y progreso de nuestro entorno” ha comentado Javier Martínez (Director de Acción Social de Rural Kutxa).

Las personas seleccionadas para participar en el programa tendrán ante sí el reto de desarrollar un proyecto estratégico, dentro de una empresa familiar de Gipuzkoa, con proyección internacional. Más allá de la oportunidad laboral que representa, se ofrece la posibilidad de trabajar en una empresa del territorio, con expectativas de crecimiento y la garantía de un plan de carrera profesional ambicioso. “El mercado de trabajo está cambiando y va a cambiar más en el futuro, tenemos que acoger e implicar a los jóvenes en nuestros proyectos”, ha subrayado Álvaro de la Rica (Decano de Deusto Business School).

Los beneficios de este programa redundan en tres colectivos: el colectivo joven y formado, facilitando su participación en proyectos de interés y que puede conocer y ser conocido por empresas enraizadas del territorio; las empresas familiares arraigadas, competitivas y dinámicas, que además de darse a conocer, se hacen visibles entre los jóvenes universitarios del territorio; y con ello, Gipuzkoa en su conjunto también gana, al permitir que nuestro territorio retenga tanto proyectos empresariales arraigados como talento en el territorio para evitar la fuga de jóvenes preparados y potenciar proyectos empresariales. No olvidemos que el bienestar y progreso de la sociedad está unido en gran medida a la competitividad de sus empresas.

 

Deusto Business Schoolek, Antonio Aranzabal Fundazioak eta Rural Kutxak gazteen talentuari eta Gipuzkoako familia enpresei laguntzeko programa aurkeztu dute

  • Ekimena Familia Enpresako Katedraren jardueren artean dago, Antonio Aranzabal Fundazioak eta DBSk sustatua.
  • Prestakuntza duten gazteak, familia enpresa lehiakorrak eta Gipuzkoako lurraldea dira programaren onuradun nagusiak.
  • Programa Rural Kutxaren finantzaketa eta konpromisoari esker garatuko da, bere gizarte ekintzaren barruan kokatzen du erakundeak ekimen honi eskaintzen dion babesa.

Donostia, 2022ko apirilaren 11. 2022ko hasieran, Gazteen Euskal Behatokiak jakinarazi zuen “30 urtetik beherako gazteen langabezia tasa eta Euskadiko biztanleriaren langabezia tasa orokorra alderatuta, gazteen langabezia tasa babestekoa baino zazpi puntu handiagoa dela (% 17,1 16 eta 29 urte arteko pertsonen artean eta % 9,9, biztanleria osoa hartuta)”. Datu hori kezkagarria da, are gehiago unibertsitateko ikasketak dituzten pertsonek gradua eskuratu eta bost urtera oraindik ere aldi baterako enplegua edukitzeko probabilitatea % 40aren ingurukoa dela ikusirik (Gorjón et al., 2022). Testuinguru horretan, gazte askok aztertzen dute beren etxea utzi eta beste lurralde batzuetara joateko aukera, lanbideko igurikimen interesgarriagoak ikusten baitituzte kanpoan. Baina, zentzurik ba al du gure gazteen prestakuntzan inbertitzeak ikasketak amaituta kapital hori lurraldean geratzea lortzen ez badugu?

Are gehiago, gure enpresek gogor egiten dute lan beren erakundeetan talentua integratzeko. Teknologia askoren eskura dagoen aktiboa da gaur eta, horren ondorioz, giza faktorean oinarritzen da gure enpresen lehiakortasuna. Sormenik, malgutasunik, inplikaziorik eta lidergorik gabe erakundeak ahuldu egiten dira eta lurraldeari ekarpen txikiagoa egiten diote. Eta hori kaltegarria da guztiontzat. Horregatik, aztertu behar dugu zer egin dezakeen lurraldeak bertako enpresei laguntzeko. Familia Enpresako Katedrak -Antonio Aranzabal Fundazioak eta Deusto Business Schoolek osatuak- egindako azterketek erakusten digute lurraldeak zerbait egin dezakeela familia enpresak bertan errotuta jarraitzeko. Besteak beste, enpresa horiei talentua aurkitzen eta talentu horri eusten lagundu diezaieke (Martínez-Sanchís, Aragón, Iturrioz, 2021). “Familia enpresak zaintzen ez baditugu eta familia enpresaburuen konpromisoa aintzat hartzen ez badugu, gure enpresa ehunaren funtsezko zati bat galtzeko arriskuan egongo gara”, adierazi du Anton Aranzabalek (Antonio Aranzabal Fundazioko Patronatuko kideak).

Jakinik enpleguaren arazoak denoi eragiten digula, lurraldeko familia enpresei laguntzeko estrategiaren barruan, Rural Kutxak, Antonio Aranzabal Fundazioak eta Deusto Business Schoolek hitzarmen bat sinatu dute gaur, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Familia Enpresa eta Talentua Praktika Programa proiektu pilotua garatzeko. Programaren helburua da gazteen talentua lurraldeko familia enpresekin lotzea. Programaren bidez, erakunde sinatzaileek gazteen talentuari lurraldean eusten lagundu nahi dute, lurraldeko familia enpresetako proiektu estrategikoetan txertatzeko. Horrela saihestuko litzateke prestakuntza handiko gazteek gure inguruko lan aukera erakargarriak aztertu ere ez egitea, aukera horiek ezagutzen ez dituztelako. “Ekintzailetza eta barne ekintzailetza sustatuz eta giza kapitalari gure lurraldean bertan eutsiz, gure inguruko ongizateari eta aurrerapenari ekarpena egiten diogu”, adierazi du Javier Martínezek (Rural Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak).

Programan parte hartzeko hautatzen diren pertsonek proiektu estrategiko bat garatu beharko dute nazioarteko proiekzioa duen Gipuzkoako familia enpresa batean. Lan aukera izateaz gainera, hazteko igurikimenak dituen lurraldeko enpresa batean lan egiteko aukera eskaintzen da, anbizio handiko ibilbide profesionaleko plan baten bermearekin. “Lan merkatua aldatzen ari da eta gehiago aldatuko da etorkizunean, gazteak gure proiektuetan hartu eta inplikatu behar ditugu”, azpimarratu du Álvaro de la Ricak (Deusto Business Schooleko dekanoak).

Programari esker, hiru kolektibok izango dituzte onurak: ongi prestatutako gazteek, proiektu interesgarrietan parte hartuko baitute eta lurraldean errotutako enpresak ezagutu eta haietan ezagutzera emateko aukera izango baitute; lurraldean errotutako enpresa lehiakor eta dinamikoak, egiten dutena ezagutzera emateaz gainera, lurraldeko unibertsitateko gazteen artean ikusgai egin baitaitezke; eta, oro har, Gipuzkoa, bertan geldituko baitira bai enpresa proiektu errotuak eta bai talentua, ongi prestatutako gazteen ihesa saihestuz eta enpresa proiektuak indartuz. Ez dezagun ahantzi gizartearen ongizatea eta aurrerapena, neurri handi batean, enpresen lehiakortasunarekin lotuta dagoela.